|
Geroa aurreikuspen-erakunde gisa sortu zen sektoreetako hitzarmenekin bat eginez. Erakunde honen bidez, hortaz, langile-kopuru handi batek egin dezake aurreikuspena.
Erakunde honek langilea babesten du, langilearen erretiro-pentsioak, balioezintasun-pentsioak, eta heriotzaren ondoriozko pentsioak (alarguntza, zurztasuna eta beste batzuk) osatu egiten ditu.
GEROA PENTSIOAK BGAE, Gipuzkoan 1996. urtean Metalaren Hitzarmen Kolektiboan oinarrituta sortu zen aurreikuspen -erakunde bat da. Erakundea aurrerago beste hamahiru sektoretara zabaldu zen. 
Aurreikuspen-erakunde batek, bere izenak berak argi adierazten duen moduan, etorkizuna aurreikusten du eta edozein pertsonaren bizitzan gerta daitezkeen eta jakinak ez diren egoerak aurreikusten ditu. Aurreikuspena epe luzerako prozesu bat denez gero, urte asko pasa arte ez dira laguntza-politiken emaitzak ikusiko.
|